Bi ikastaroko eta derrigorrezkoa ez den etapa da, 16 eta 18 urte bitartekoentzat. Azkorri ikastetxean, Batxilergo bi modalitate eskaintzen dira:
Zientzietako Batxilergoa (ibilbide sanitarioa eta ibilbide teknologikoa) eta Humanitate eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa (ibilbide soziala eta giza-ibilbidea) eskaintzen dira, bertatik ikasketa guztietara sartzeko bideratzen duelarik.
Etaparen oinarrizko bi helburuak honakoak dira:
Ikasle guztiei giza-heldutasuna eta heldutasun intelektuala ematea, baita gizarte-funtzioak arduraz eta gaitasunez bete ditzaketen ezagutzak eta trebetasunak ere.
Unibertsitate Ikasketetan edo Goi Mailako Lanbide Heziketan sartzeko prestatzea eta ibilbide horietan arrakastaz jarduteko behar izango dituzten urratsak ebazten hastea.