Itunpekoa, laikoa eta eleanitza den ikastetxea gara. Hauek dira Azkorrik barne hartzen dituen ikasketa-etapak:
2 urteko ikasgela, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa.
Ikastetxe handi batek dituen abantailez gozatzen dugu; bere tamainagatik, arkitekturagatik, paisaia naturalengatik eta kirol instalazioengatik (futbol zelaia, atletismoa, saskibaloi zelaiak, frontoia…); baina ikasleek euren etaparen arabera espazio ezberdinetan antolatzen direnez, irakasleek talde txikietan laguntzen dizkiete. Honek arreta pertsonalizatua errazten du eta norbanakoaren beharretatik helburu orokorrei erantzutea errazten du.
Interes bereziz bizi ditugu familien, ikasleen, irakasleen eta gure komunitateko gainerako kideen arteko harremanak eta komunikazioa. Ohiko harreman hori, elkarbizitza giro on batetik, helburu eta interes komunak lortzeko elkarrekin aurrera egiteko aukera ematen digu.
Gure proiektu linguistiko propioa garatu dugu. Euskara, gaztelania eta ingelesa oinarrizko hizkuntza gisa lantzen ditugu eta frantsesaren lehen ezagutza ahalbidetzen dugu DBH 1. mailatik aurrera. Hainbat diziplina jorratzen dituzten hezkuntza esperientziak egituratzen ditugu, ingelesa jarduera-hizkuntza izan dadin.
Kooperatiba bati lotutako izaera demokratiko eta parte-hartzaileak antolakuntza-egitura ezberdinen arteko oreka bilatzen duen partaidetza-filosofia sostengatzen du.