Azkorrin, eskolaz kanpoko jarduerak gure ikasleek zaletasun berriak aurkitzeko, euren gaitasunak garatzeko eta ikasgelatik haratago esperientziak partekatzeko aukera gisa ulertzen ditugu.
Horregatik, kirol, arte, kultura, hizkuntza eta teknologia arloko jarduera ugari eskaintzen ditugu. Haur Hezkuntzatik Batxilergora arteko ikasleentzat dira, eta eguerdian zein arratsaldeko eskolak amaitu ondoren egiten dira.
Gure eskaintzan askotariko jarduerak daude: futbola, saskibaloia, tenisa, surfa, dantza, antzerkia, musika, margolaritza, robotika eta hizkuntzak, besteak beste. Ikasturte bakoitzean proposamenak berrikusi eta berritzen ditugu, ikasleen interesak eta familien iradokizunak kontuan hartuta.