Azkorri Ikastetxeko eguzki-panelak

Azkorri Ikastetxeko plaka fotovoltaikoen instalazioa 2022ko udan amaitu zen eta, horri esker, gure energia propioa sortzen ari gara. Horrek aurrezpen handia dakar argindarraren fakturan, batez ere elektrizitatea guztiontzat hain garesti dagoen garai hauetan. Aurreikuspenen arabera, gure energia-gastua %41 murriztuko da urtero.

Baina, aurrezpen ekonomikoa oso garrantzitsua bada ere, are garrantzitsuagoa da ikastetxeak energia garbi eta berriztagarrien erabileran aurrera egiteko egin duen apustua. Instalazioaz arduratu den BIKOTE SOLAR enpresaren kalkuluen arabera, gure elektrizitate garbiaren ekoizpena moztu gabeko 1.203 zuhaitzen baliokidea izango da, edo urtero gure atmosferara 25,07 tona CO2 isurtzeari uztearen adinakoa.